Itxi

Gizartea

Sutea

Sutea izan da Gasteizko etxebizitza batean, eta gizon bat Txagorritxura eraman dute kea arnasteagatik

eitb media

Goizaldean piztu da sua, eta hasiera batean eraikina jendez hustu badute ere, bizilagunak etxera itzuli dira handik denbora gutxira.

Gizon bat Txagorritxu Ospitalera eraman dute Gasteizen izandako sute batean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

02:30 aldera piztu da sua gizonaren etxean, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean. Hasiera batean jendez hustu dute hiru solairuko eraikina, baina handik denbora gutxira, 03:00etarako, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.