Itxi

Gizartea

Erasoa

Bi pertsonak Gasteizko Gautxori zerbitzuko autobus bati eraso diote

Agentziak | EITB Media

Gasteizko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, erasoa 05:15 aldera gertatu da, Buztinzuri kalean. Erasotzaileek inguruan aparkatuta zegoen auto bateko haizetako-garbigailu bat erabili dute erasoa egiteko.

  • Erasotzaileek haizetako-garbigailu bat erabili dute erasoa egiteko. Argazkia: Gasteizko Udala.

    Erasotzaileek haizetako-garbigailu bat erabili dute erasoa egiteko. Argazkia: Gasteizko Udala.

Bi ezezagunek Gautxori gaueko zerbitzua ematen ari zen TUVISAko autobus bati eraso diote larunbat goizaldean, eta kalteak egin dizkiote kristaletako batean. Erasoa gertatu denean, autobusa geldirik eta bidaiaririk gabe zegoen.

Gasteizko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, erasoa 05:15 aldera gertatu da, Buztinzuri kalean. Erasotzaileek inguruan aparkatuta zegoen auto bateko haizetako-garbigailu bat erabili dute erasoa egiteko.

Izaskun Reyes TUVISAko presidenteak gertaera gaitzetsi du sare sozialetan, eta gogorarazi du kalte horiek "konpontzeko garestiak" direla eta "egunero milaka gasteiztarrek erabiltzen duten garraio zerbitzua" kaltetu dela eraso horrekin.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN