Itxi

Gizartea

Bizkaia

Furgoneta batek su hartu du Getxon, eta beste lau auto kaltetu dira

eitb media

Sutea bart gertatu da, Aldapa kalean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, badirudi bere kasa piztutako sutea izan dela. Zorionez, inor ez da zauritu.

0:34

Furgoneta batek su hartu du bart Getxon, Aldapa kalean, eta inguruan zituen lau auto kaltetu dira, Getxoko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Dirudienez, bere kasa piztu zen sua 22:30 aldera (ez dago inork eragin izanaren susmorik), eta, zorionez, ez da inor zauritu.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN