Itxi

Gizartea

OSAKIDETZA

Alberto Martinez sailburuak premiazko bilera bat eskatu dio Osasun ministroari, medikuen gabeziaz aritzeko

AGENTZIAK | EITB Media

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak mediku faltari aurre egiteko hainbat neurri proposatuko dizkio: Lehen Arretan borondatezko erretiroa 72 urtera atzeratzea, lanpostu espezializatuak handitzea edota atzerriko tituluak homologatzea.

  • Donostia Ospitaleko langileak, artxiboko irudi batean

    Donostia Ospitaleko langileak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gutuna bidali dio Monica Garcia Osasun ministroari, premiazko bilera bat eskatzeko. Zehazki, mediku faltaren arazoari aurre egiteko Espainiako Gobernuak egin dezakeenaz aritu nahi du berarekin.

Ostiral honetan Bilbon egin den jardunaldi baten atarian Martinez sailburuak azaldu duenez, atzo bertan bidali zion gutuna Osasun ministroari.

Epe motzean martxan jar daitezkeen hainbat neurri proposatuko dizkio: Lehen Arretan borondatezko erretiroa 72 urtera atzeratzea, lanpostu espezializatuak handitzea edota atzerriko tituluak homologatzea. 

Halaber, Larrialdietako espezialitatea egiteko epeak laburtzea eta Lehen Arretan laugarren urteko mediku egoiliarren sarbidea erraztea planteatuko dio.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN