Itxi

Gizartea

Etxebizitza

Bartzelonako Udalak eta Hàbitat3 erakunde sozialak Orsola Etxea erosi dute

Agentziak | EITB Media

Jaume Collboni Bartzelonako alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, eraikina Lioness Inversiones funtsari erosi diote 9,2 milioi euroren truke: "Maizterrek ez dute Orsola etxetik joan beharko", gaineratu du.

  • Orsola Etxea espekulazioaren aurkako sinbolo bihurtu da. Argazkia: EFE

    Orsola Etxea espekulazioaren aurkako sinbolo bihurtu da. Argazkia: EFE

Bartzelonako Udalak eta Hàbitat3 Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak akordio bat lortu dute Kataluniako hiriburuko Orsola etxea erosteko. Elkarlanerako formula sozial bat erabili dute etxea erosi ahal izateko.

Jaume Collboni Bartzelonako alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, eraikina Lioness Inversiones funtsari erosi diote 9,2 milioi euroren truke: "Maizterrek ez dute Orsola Etxetik joan beharko", gaineratu du.

Carme Trilla Hàbitat3 erakundeko presidentea, Laia Bonet alkateordea, David Bondia Kataluniako herriaren defendatzailea (Síndic de Greuges) eta Joan Ramon Riera Etxebizitza komisionatua ere izan dira agerraldian. Alkateak Udalaren "erosketa sozial kolaboratiboaren" politikaren barruan kokatu du operazioa.

"Jabeak Orsola etxea 9,2 milioi euroan saltzea onartu du, Eixamplen dagoen merkatuko balioaren % 30 azpitik. Aurreikusitako etxegabetzeak bertan behera geratuko dira", gaineratu du alkateak.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN