Itxi

Gizartea

Ekimen solidarioa

6tik 6 Verdelissentzat: azken lasterketa baino ez zaio falta "7 egun, 7 maratoi" erronka burutzeko

EITB MEDIA

Orain arte, 'influencer' nafarrak 6 maratoi korritu ditu 6 egunetan jarraian, eta 6etan garaipena eskuratu du. Bihar, Miamin du hitzordua.

  • Verdeliss, Fortalezako (Brasil) maratoian. Argazkia: World Marathon Challenge

    Verdeliss, Fortalezako (Brasil) maratoian. Argazkia: World Marathon Challenge

Verdeliss eduki-sortzaile nafarrak beste garaipen bat eskuratu du gaur, Fortalezako (Brasil) maratoian hain zuzen ere, eta lasterketa bakarra baino ez zaio geratzen 7 egunetan jarraian eta 7 kontinentetan 7 maratoi korritzeko erronka burutzeko.

Orain arte, 6 maratoitan egin du korrika 6 egunetan jarraian, eta irabazi egin ditu 6ak: Antartida, Lurmutur Hiria (Hegoafrika, Afrika), Perth (Australia, Ozeania), Dubai (Arabiar Emirerriak, Asia), Madril (Espainia, Europa) eta Fortaleza (Brasil, Hego Amerika). Bihar, Miamin (AEB, Ipar Amerika) du hitzordua.

Verdelissek 39 urte ditu eta 8 seme-alaba dauzka. Haren erronka handi honek helburu solidarioa du: Claudia 6 urteko ume murtziarrak pairatzen duen gaixotasun arraroa (Menke-Hennekam sindromea) ikertzeko dirua lortzea. Misioa abiatu baino lehen, EITBren mikrofonoen aurrean azaldu zuen erronka:

Iaz, Unzuk beste erronka bat lortu zuen, 12 hilabetetan 12 maratoi korritzea. Oraingoan, are zailago izango du.