Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da Donostian, hainbat istripuren ondorioz pilaketak egon ondoren

EITB MEDIA

07:30 aldera gertatu dira istripuak, denak arinak, GI-20 eta GI-40 errepideetan, Bilboko noranzkoan.

Goiz korapilotsua izan da gaurkoa Donostiako errepideetan. Goizeko lehen orduan izandako hainbat txapa-istripuk pilaketak eragin dituzte hiriburua inguratzen duten GI-20 eta GI-40 errepideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Batetik, GI-20an 4 kilometrorainoko ilarak sortu dira, Bilboko noranzkoan, hainbat ibilgailuk izandako istripuen ondorioz.

Bestalde, GI-40an 3 kilometroko pilaketak egon dira, horiek ere Bilboko noranzkoan. Bi autok elkarren kontra jo dute.

11:30 ingururako egoera bideratuta zegoen eta trafikoa bere onera itzuli da.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN