Gizartea
Trafikoa
Emakume bat hil da Eibarren, autobus batek harrapatuta
agentziak | eitb media
Bizkaibusen autobus batek harrapatu du adineko emakumea, eta bertan hil da.
-
Ezbeharra jazo den lekua, Eibarren. Argazkia: EITB MEDIA
Emakume bat hil da larunbatean Eibar (Gipuzkoa) erdigunean, autobus batek harrapatuta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Istripua Egogain kalean gertatu da, 19:30 aldera. Bizkaibusen hiriarteko autobus batek harrapatu du adineko emakumea, eta bertan hil da.
Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
21:30 aldera eraman dute gorpua Donostiako auzitegi-medikuarenera.