Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Normaltasuna A-8 autobidean, Barakaldon, Kantabriarako noranzkoan, kamioi batek matxura izan ostean

EITB MEDIA

Hiru errei itxita egon dira hainbat orduz, eta horrek auto-ilarak eragin ditu errepidean.

  • Imagen de las retenciones por la avería de un camión.

    Imagen de las retenciones por la avería de un camión. Trafiko.

A-8ko 123. kilometroan, Barakaldo parean, Kantabriarako noranzkoan, matxuratutako kamioi batek zirkulazio-arazo handiak sortu ditu ostiral arratsaldeko lehenengo orduan. Hiru errei itxita izan dira hainbat orduz, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguruan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak jakinarazi duenez.

Matxuraren ondorioz, zirkulazio arazoak izan dira Txorierrin eta Leioako errepidean ere.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN