Itxi

Gizartea

Trafikoa

Auto-ilarak bukatuta, zirkulazioa bere onera itzuli da N-1 errepidean, Villabonan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kamioi baten eta bi autoren arteko istripuak 6 kilometroko auto-ilarak sortu ditu goizean goiz. Pertsona bat zauritu da istripuan, baina tokian bertan artatu dute anbulantziako langileek.

  • Istripua Villabonan

    Istripua Villabonan. Argazkia: Trafiko (Twitter)

Lagun bat zauritu da goizeko lehen orduan N-1 errepidean, Villabonan, hiru ibilgailuren artean gertatu den istripu batean. 5-6 kilometroko auto-ilarak eragin ditu ezbeharrak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

07:40an jazo da istripua. Bi autok eta kamioi batek talka egin dute, eta errei bat itxi dute Gasteizerako noranzkoan, baina 09:00etarako ireki dute berriro, eta hamabost minutu geroago errepidea erabat garbi zegoen.

Anbulantzia bat eta garabiak bertaratu dira istripua gertatu den lekura, zauritua artatzeko eta ibilgailuak errepidetik kentzeko.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN