Gizartea
Bizkaia
Sei edukiontzi erre eta lau ibilgailu kaltetu dituzte, Getxon
agentziak | eitb media
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Barakaldon ere beste sute bat piztu da, eta bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte une batez.
-
Suhiltzaileak Getxon lanean. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Getxon (Bizkaia) sei edukiontzi erre eta lau ibilgailu kaltetu dituen sutearen nondik norakoak argitzeko, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Sutea 07:30 aldera piztu da Konporte kalean.
Ertzaintza 07:00ak baino lehentxeago Barakaldoko Zubiarre kalean piztu den beste sute bat ere ikertzen ari da. Kasu horretan motor bat kiskali da, eta inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte une batean.
Esku-hartzeak bart
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) January 26, 2025
Eraikinek su hartzea, Martikoena #Getxo eta Zubiaurre #Barakaldo
Ibilgailu-sutea, Arrietera #Sopelana
Trafiko istripua Bi631 #Bermeo
Edukiontziek su hartzea #Getxo (hiru kokaleku) eta #Durango
Irudiak #Getxo, Udaltzaingoak atxiloketa bat jakinarazten digu pic.twitter.com/naz27d2yVd