Itxi

Gizartea

Bizkaia

Motozale batek hanka anputatu du Bilbon, istripu larri batean

EITB MEDIA

Zumalakarregi kalean gertatu da. Zauritua Basurtuko Ospitalera eraman dute.

Motozale batek hanka moztuta amaitu du zirkulazio-istripu larri bat izan ostean Bilbon, 20:00ak aldera, Zumalakarregi kaleko 56. zenbakiaren parean. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira.

Ertzaintzako agente batek gidariaren gorputz-adar anputatua jaso eta inguruko establezimendu batera eraman du, izotzetan gordetzeko. Bitartean, mediku taldeek tornikete bat jarri diote zaurituari odoljarioari eusteko.

Motozalea Basurtuko Ospitalera eraman dute.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN