Itxi

Gizartea

NAFARROA

Hilda topatu dute Saioa mendian desagertutako 59 urteko mendizalea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gizonezkoa, Hondarribiko bizilaguna, atzo hasi zen Venta Quemadatik Saioa mendira igotzen, eta ordutik ez dute horren berririk izan.

  • Larrialdi zerbitzuak Baztanen. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak

    Larrialdi zerbitzuak Baztanen. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak

Atzotik Saioa mendian (Nafarroa) galduta zegoen mendizalea hilda topatu dute erreskate taldeek, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Gizona, 59 urteko Hondarribiko bizilaguna, atzoko 11:00ak aldera hasi zen Saioa mendia igotzen Arraizko Bentetatik (Baztan). Etxera itzuli ez zela eta, salaketa jarri zuten senitartekoek, eta arratsaldean, 18:30 aldera, hasi ziren horren bila.

Mendizalearen autoa eta sakelako telefonoa bart topatu dituzte, baina goizera arte ez da gizonaren arrasto gehiagorik aurkitu.

Oronoz, Auritz eta Cordovillako suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, Ingurumeneko basozainak eta Foruzaingoaren agenteak ibili dira bilaketa lanetan. Gaur goizean helikoptero bat, Guardia Zibilaren agenteak eta bilaketa lanetan trebatutako Foruzaingoaren txakurrak batu zaizkie.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN