EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro argi eta hotza asteburuan

Egonkortasuna izango dugu lege, eta ez da euri konturik espero; hotza bai, handia. Hala, termometroak 0 gradu ingurura jaitsiko dira, baita hortik behera ere. "Epelenak" 9-13 °C-ren bueltan errendituko dira.
ZUIA AMANECER EGUNSETIA HOTZA FRIO Leire Mtz de Osaba
Egunsenti hotza Zuian (Araba). Argazkia: Leire Martinez de Osaba

Eguraldiari dagokionez, asteburu egonkorra izango da datorrena, Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera.

Osteguneko hodeiak alde batera utzita, eguzkia nagusitu da berriro ostiralean, eta goiak urdin-urdin egongo dira egun guztian zehar. Haizeak hego hego-ekialdetik joko du, eta horri esker, tenperatura maximoek gora egingo dute isurialde atlantikoan. Horrela, Bilbon, Donostian eta Baionan 12-13 ºC-ko maximoak aurreikusi dituzte, eta 10 ºC-ko langara ezin helduta ibiliko dira barnealdera. Minimoak ere baxuak izan dira, grafiko honetan ikus daitekeenez:

hotzenak-eguraldia-eitb_1920x1080 EITB Media

Larunbaterako ez da aldaketarik espero. Goizean, behe-lainoak, izotza eta, gainerakoan, zeru oskarbiak. Egunsentia hotza izango da berriro, eta Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du barnealdean tenperatura baxu eta izotzagatik. Zeropeko tenperaturak (-2 ºC) espero dira Gasteizen eta Iruñean, esaterako. Tenperatura maximoetan ez da gorabeherarik izango: 12-13 gradukoak izango dira kostaldean, eta 9koak barnealdean.

Igandean, San Sebastian egunaren bezperan, giro lehor eta egonkorrak segida izango du. Izotza egingo du, baina aurreko egunetan baino leku gutxiagotan eta intentsitate txikiagorekin. Barnealdean, termometroak zeroz azpitik dituztela esnatuko dira, eta kostaldean, 2 ºC ingurukoak. Tenperatura maximoek antzera jarraituko dute, eta 14 ºC ingurukoak izango dira Bilbon, Donostian eta Baionan, eta 9 ºC ingurukoak Gasteizen eta Iruñean.

Asteazkenera arte, behintzat, aro eguzkitsu lehor eta hotza izango da gure artean, joeraren arabera.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Olatz Salvadorrek, Kai Nakaik eta Marenek Bilboko Udalaren kudeaketa eskasa salatu dute, Abandoibarreko kontzertuak direla eta

Larunbatean Abandoibarreko eszenatokian kontzertua eman behar zuten hiru artistek ohar bateratu bat kaleratu dute, Bilboko Udalaren aurka gogor eginez. Besteak beste, adierazi dute Udalak haien bizkar gainean utzi nahi izan zuela kontzertuak bertan behera gelditu izanaren ardura guztia, eta udalbatzako hainbat kidek iradoki zietela kolaboratuz gero aintzat hartuko zutela etorkizuneko programazioetan. 

Gehiago kargatu