Itxi

Gizartea

Nafarroa

Emakume bat zauritu da Noainen etxebizitza bateko sukaldean izandako sute batean

Agentziak | EITB Media

Ezbeharra atzo gauean jazo zen, bezperan gas-leherketa gertatu zen Nafarroako udalerri berean. Eskuetan erredurak zituela eta kea arnasteagatik intoxikatuta, erietxera eraman zuten emakumea.

36 urteko emakume batek pronostiko erreserbatuko zauriak izan ditu Noaingo (Nafarroa) Irati pasealekuan bart izandako sute batean.

Gertakaria astearteko 20:49an jazo zen, SOS Nafarroa zerbitzuak jakinarazi duenez.

Emakumeak eskuak erre zituen, eta kea arnastuta intoxikatu zen. Hori horrela, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.

Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Foruzaingoa bertaratu ziren. 

SOS Nafarroaren arabera, zartagin batean piztu zen sutea.