Itxi

Gizartea

LAPURRETA

Lapurreta egin dute Bilboko Santutxu auzoko banketxe batean

EITB MEDIA

Santutxuko Iturriaga kaleko Rural Kutxan izan den lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza. Inor ez da zauritu eta lapurrak ihes egin du.

Santutxuko (Bilbo) Iturriaga kaleko Rural Kutxaren sukurtsal batean izandako lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza. Ertzaintzak baieztatu duenez, lapurreta 08:15ean egin dute, eta lapurrak ihes egin du ebatsitako diruarekin. Bere bila dabil Ertzaintza.

Inor ez da zauritu eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN