Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

N-634 errepidea itxiko dute Zumaia eta Getaria artean astearte honetan, lanak egiten ari dira eta

AGENTZIAK | EITB Media

Zumaia eta Getaria arteko bidea erabat itxita egongo da 09:00etatik 14:00etara bitartean, egonkortze lanak direla eta. 14:00etatik aurrera, ordea, errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarriko dute.

  • N-634 errepidea, Getaria eta Zumaia artean

    N-634 errepidea, Getaria eta Zumaia artean. Iturria: Google Maps

Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea erabat itxiko dute astearte honetan, hainbat orduz, egonkortze lanak egiteko.

Gauzak horrela, errepidea itxita izango da 09:00etatik 14:00etara, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Bien bitartean, trafikoa GI-3760, GI-2633 eta GI-3162 errepideetatik bideratuko dute.

14:00etatik aurrera, ordea, errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarriko dute.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN