Itxi

Gizartea

Trafiko istripua

Bi errei zabalik AP-8an Astigarragan, kamioi istripu bat tarteko, hiru ordu baino gehiagoz itxita egon ostean

EITB Media

15:00ak pasatxo zirenean hiru kamioiren arteko istripua izan da eta kamioietako bateko gidaria zauritu egin da, arin. Erregaia isuri da eta 18:30ak pasa zirenean erreietako bat zabaldu ahal izan dute; 19:30 inguruan bigarren bat. 6-7 kilometrokoak dira ilarak 20:00etan.

0:30
Istripua izan duten kamioietako bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Hainbat kamioiren arteko istripua dela eta, AP-8 autobidea itxi behar izan dute Astigarragan, Irungo noranzkoan eta hiru ordu eta erdiz itxita egon ostean, errei bat zabaldu ahal izan dute 18:30 inguruan eta handik orubete ingurura bigarrena. Errei batek itxita jarraitzen zuen 20:00etan eta auto-ilarak 6-7 kilometrokoak ziren. 

15:00ak pasatxo zirenean hiru kamioiren arteko istripua izan da eta kamioietako bateko gidaria zauritu egin da, arin

Hasieran 2-3 kilometroko ilarak sortu dira baina jendea lanetik atera den orduan trafikoa ugaritu eta ilarak luzatzen joan dira; 18:00etan 8 kilometrorainokoak ziren ilarak.

Erregaia isuri da errepidera eta, zati bat garbituta, 18:30erako errei bat zabaldu ahal izan dute eta 19:30 inguruan bigarren bat. 

 

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN