Gizartea
Bizkaia
Etxebarrin Urteberri egunean gazte talde batek jasandako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
EITB Media
Gertakariak urtarrilaren 1ean jazo ziren, 07:00etan. Hiru gizonak kolpeka eta ostikoka hasi zitzaizkien. Zauritutako bati ebakuntza egin behar izan diote. Udalak elkarretaratze isila deitu du gaur arratsalderako, erasoa gaitzesteko.
-
Erasoa gertatu zen lekua. EITB Media
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du —salaketa bat aurkeztu zuten asteartean— Etxebarrin (Bizkaia) gazte talde batek pairatutako erasoa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Udalak elkarretaratze isila deitu arratsalderako (19:00etan) "Erasorik ez, biolentziarik ez" lelopean.
Jazoerak urtarrilaren 1ean, 07:00ak aldera, gertatu ziren udalerriko San Antonio auzoan. Gazteak kalean zebiltzan, hiru gizon hurreratu eta, ezer esan gabe, kolpeka eta ostikoka hasi zitzaizkien. Biktimen arabera, ez zuten elkar ezagutzen eta ez dakite erasoaren zergatia.
Bi gazte zauritu zituzten, eta horietako bati masailezurra hautsi zioten. Hala, ebakuntza egin behar izan diote. Ertzaintza bertaratu zen, eta hainbat identifikazio egin zituen, baina jardunbideak ez zuen aurrera egin, salaketarik aurkeztu ez zelako.
Asteartean, hilaren 7an, aurkeztu zen salaketa, lesio delitua leporatuta.
Etxebarriko Udalak, ohar batean, "gaitzespen sendoena" adierazi du eta elkarretaratze isila deitu 19:00etarako, Zintururi plazan. Nabarmendu duenez, "ez gaude prest segurtasun ezaren eta beldurraren sentsazioa gure kaleetaz jabetzeko". Udalaren arabera, gertatutakoa "onartezina" da eta babesa adierazi die biktimei eta euren gertukoei.
Etxebarriko Udaletik gure gaitzespenik sendoena adierazi nahi dugu gazte talde batek gau zaharreko goizaldean
— Etxebarri Bizi (@EtxebarriBizi) January 7, 2025
jasandako erasoaren aurrean.
Elkarretaratze isil eta baketsu baterako deia egiten dugu:
¿¿Urtarrilak 9, osteguna
¿19:00etan
¿Zintururi Plazan pic.twitter.com/Oa35zltMSP