Gizartea
Tranbia
Gasteizko tranbia martxan da berriro ere, hainbat orduz zerbitzuz kanpo egon ostean
Agentziak | EITB Media
17:40tik etenda egon da hornidura elektrikorik ez zegoelako, Salburuako azpiestazio elektrikoko sistema osagarriaren transformadore bat erre da eta.


Gasteizko tranbia martxan dago berriro, hainbat orduz argindarrik gabe egon ostean, Euskotrenek jakitera eman duenez.
Operadoreak azaldu duenez, Salburuako azpiestazio elektrikoko sistema osagarriaren transformadore bat erre da, tranbia energiaz hornitzen duenetako bat.
Teknikariek tranbia elikatzen duten gainerako azpiestazioek zerbitzua berreskuratzeko behar adina elektrizitate ematea lortu dute, baina Salburuakoa oraindik ez dago erabilgarri.