Itxi

Gizartea

Alerta

Eskoletako kirol jarduerak bertan behera utzi dituzte Araban

agentziak | EITB MEDIA

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja iragarri du asteazkenerako, Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan.

  • Hainbat ume futbolean. Artxiboko irudia.

    Hainbat ume futbolean. Artxiboko irudia.

Arabako Foru Aldundiak eskoletako kirol-jarduerak bertan behera utziko ditu astearte eta asteazken honetan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia eta laranja ezarri baitu haizeagatik.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur, 18:00etatik aurrera, aire zabalean egiten diren kirol-jarduerei eragingo die etenaldiak.

Murrizketa hori urtarrilaren 8ko (asteazkena) 15:00ak arte egongo da indarrean. Ordutik, arratsaldetik aurrera, mendi inguruetan, labarretan eta antzekoetan egingo diren jarduerak debekatuko dira.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN