Itxi

Gizartea

Garraioa

Bilboko metroak Bidezabal eta Larrabasterra arteko zerbitzua berrezarri du, arazo teknikoak konpondu ostean

EITB MEDIA

Dirudienez, elektrizitate horniduran izandako matxura batengatik eten behar izan dute bi geltoki horien arteko zerbitzua.

  • Bidezabalgo geltokia

    Bidezabalgo geltokia. Argazkia: Wikimedia Commons

Bidezabal eta Larrabasterra geltokien artean metro zerbitzurik gabe egon dira arratsaldean, arazo teknikoak tarteko, Metro Bilbaok ohartarazi duenez. 16:45erako, baina, arazoa konponduta zegoen.

Dirudienez, elektrizitate horniduran izandako matxura batengatik eten behar izan dute bi geltoki horien arteko zerbitzua. Ondorioz, jendetza pilatu da zenbait geltokitan, erabiltzaile asko baitzeuden metroan, Errege desfileak direla eta.

Metro Bilbaok berak jakinarazi du 16:00etan hasi direla 1 lineako tarte horretako matxura konpontzen.