Itxi

Gizartea

Bizkaia

23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon, beste bati arma zuriz eraso egiteagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Biktimak ebaki sakona zuen ezkerreko eskuan, eta ustezko erasotzailea ertzain-etxera eraman dute, atxilotuta.

Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du igande goizaldean Barakaldon, borroka batean beste bati arma zuriz eraso egitea egotzita.  

Igandeko 05:30 aldera jazo da erasoa, Zaballa kalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bi gizonezko kalean borrokan ari zirela eta, Ertzaintzako Babes Segurtasunerako patruila bat bertaratu da eta esku hartu behar izan du.

Biktimak ebaki sakona zuen ezkerreko eskuan, eta ustezko erasotzailea ertzain-etxera eraman dute, atxilotuta.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN