Gizartea
BIZKAIA
Zenbait hegaldi bertan behera eta atzerapenak haizeagatik Loiuko aireportuan
eitb media
Frankfurtera eta Munichera zihoazen hegaldiak ez dira atera, eta Madrildik eta Bartzelonatik iritsi behar ziren beste bi desbideratu egin dituzte. Atzerapenak daude beste ibilbide batzuetan.
-
Hegazkina aireratzen, Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE
Haizea gorabeherak eragiten ari da Loiuko aireportuan. Alemaniara zihoazen bi hegaldi, Frankfurt eta Munich helmuga zituztenak, bertan behera geratu dira gaur goizean, eta Madrildik eta Bartzelonatik iritsi behar ziren bi hegaldi desbideratu egin dituzte. Gainera, atzerapenak daude beste ibilbide batzuetan.