Gizartea
ISTRIPUA
52 urteko gizon bat hil da Arroitzen, traktorea iraulita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
14:30 baino lehentxeago, traktorea irauli eta gidaria harrapatuta geratu da. Larrialdietako zerbitzuak iritsi direnerako, hilda zegoen.
-
Ezbeharra izan duen traktorea. Argazkia: EFE
52 urteko gizon bat hil da larunbat honetan Arroitzen, El Soto inguruan, animaliei jaten ematera zihoala gidatzen ari zen traktorea irauli ostean.
SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zentroak 14:35ean jaso du ezbeharraren berri, eta berehala bertaratu dira Lizarrako suhiltzaileak, osasun-langileak eta Lizarrako Foruzaingoaren patruilak.
Istripuaren ondorioz, gidaria harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako, hilda aurkitu dute.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Foruzaingoaren Iruñeko kideek euren gain hartu dute gertatutakoa argitzeko ardura.