Gizartea
Ezbeharra
Pertsona bat hil da eta lau zauritu Lantziegon izandako zirkulazio istripu batean
AGENTZIAK | EITB Media
Bi autok eta furgoneta batek talka egin dute A-124 errepidean.
Pertsona bat hil da eta lau zauritu dira A-124 errepidean, Lantziego (Araba) parean, izandako zirkulazio istripu baten ondorioz.
Ezbeharra 15:30ean gertatu da. Ordu horretan, aipatu errepidetik zihoazen bi autok eta furgoneta batek talka egin dute.
Bidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute, zauritutakoak artatzeko. Horren ildotik, lau lagun ospitalera eraman behar izan dituzte, baina beste bat, 32 urteko gizon bat, han bertan hil da.
18:00ak aldera, berriro ireki dute errepidea.