Itxi

Gizartea

Donostia

Biteri Zuhaizti Eskolako familiek salatu dute obrek zarata eta hautsa sortuko dituztela umeak eskolan direla

AGENTZIAK | EITB.EUS

Donostiako Udalari egotzi diote "arrazoi ekonomikoak" lehenestea, "haurren segurtasunaren, ongizatearen eta osasunaren aurretik".

  • Biteri Zuhaizti Eskola

    Biteri Zuhaizti Eskola. Argazkia: Google Street View

Donostiako Biteri Zuhazti Eskolako 2 eta 5 urte bitarteko 80 umeren familiek salatu dute eraikinaren fatxada konpontzeko egingo dituzten lanek zarata eta hautsa sortuko dituztela haurrak ikasgelan daudela.

Ohar batean, Biteriko Familiak elkarteak adierazi du "keztatuta" daudela txikien "osasunagatik, segurtasunagatik, ongizateagatik eta horien eskubideen errespetuagatik".

Zehaztu dutenez, obrak direla eta, fatxadan kolpeka arituko dira, gaur egun eraikinak dituen baldosen egoera konprobatzeko, eta aldamioak eta edukiontziak ezartzeko. Horrek, gainera, "haurren osasunerako kaltegarri izan daitezkeen hondakinak sortuko ditu, besteak beste", esan dute.

Horiek horrela, familiek uste dute hezkuntzarako oinarrizko eskubidea "larriki" ari direla urratzen, "dela segurtasun aldetik, dela osasun aldetik".

Egoera horren aurrean, familiek iritzi diote obrak udako oporraldian egitea litzatekeela egokiena, ikasturtean zehar gorabeherarik sortu ez dadin.