Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Hezkuntzak ikerketa abiatu du Urretxindorrako ikasle ohiek jazarpenagatik salatutako irakaslearekin lotuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hezkuntza Saileko iturriek jakinarazi dute Instagrameko kontu batean zabaldu diren salaketen harira, auzia ikertzea erabaki dutela.

  • Urretxindorra ikastola

    Urretxindorra ikastola

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikerketa abiatu du sare sozialetan Urretxindorra ikastolako ikasle ohiek irakasle baten aurka zabaldutako salaketekin lotuta. Hain zuzen ere, sexu-jazarpenagatik salatu dute Bilboko aipatu ikastetxeko irakaslea.

Instagrameko kontu batean zabaldu diren salaketen harira, Hezkuntza Saileko iturriek jakinarazi dute auzia ikertzea erabaki dutela.

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan jasotako salaketak dira horiek.

Emakume talde batek sortutako kontu horretan, Euskal Herrian gertatutako eraso matxistak jasotzen dira, modu anonimoan. Bertan, Urretxindorrako irakasle historiko baten aurka agertu zen emakume bat iragan astean, ikasgelan "komentario lizun eta sexualak" egiten omen dituelako.

Salaketa horri beste hainbat gehitu zaizkio.