Itxi

Gizartea

Drogak

Gizon bat atxilotu dute Eibarko pabiloi batean 150 landareko marihuana-plantazio bat aurkitu ostean

Agentziak | EITB Media

Ur-iragazketa batzuen ondorioz langile batzuk Matsaria auzoko erabiltzen ez zen pabilioi batera sartzen saiatu zirenean topatu zuten, ustekebean, plantazioa. Ertzainak zaintza-dispositibo bat ezarri zuen, eta susmagarria aurkitu zuen.

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Eibarren (Gipuzkoa), marihuana-plantazio batekin zerikusia duelakoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ur-iragazketa batzuen ondorioz langile batzuk Matsaria auzoko erabiltzen ez zen pabilioi batera sartzen saiatu zirenean topatu zuten, ustekebean, plantazioa.

Eraikinaren teilatutuik ikusi zituzten landareak langileek eta, Ertzaintzak zaintza-dispositibo bat ezarri zuen gero.

Agenteek gizon bat harrapatu zuten pabiloi barrura sartu eta handik gutxira leiho batetik ateratzen. 

Patruilak susmagarria geldiarazi eta identifikatu zuen. Pabilioiko ateak zabaltzen zituzten giltza-sorta bat zeraman. Pabilioian marihuana hazteko prestatutako gune bat zegoen, 150 landare inguru zituena, eta argindar-sarea manipulatua, instalazioan argia mantentzeko.

Hori dela eta, agenteek 27 urteko susmagarria atxilotu zuten, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita, eta ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko polizia-eginbideak egiteko.

Aske utzi zuten eta epaileak deitzen dionean joan beharko da harengana azalpenak ematera. Ikerketak zabalik jarraitzen du.