Gizartea
Trafikoa
A-15 autobidea berriro ireki dute Berastegin, kamioi batek matxura izan eta orduak guztiz itxita eman ondoren
EITB Media
Kamioi batek matxura izan du 17:45 aldera, eta errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, Gorosmendiko tunelaren parean; ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
A-15 autobidea itxita egon da Berastegin (Gipuzkoa), bi noranzkoetan, 17:45 aldera kamioi batek matxura izan ostean. Errei bat ireki dute 21:00ak aldera, eta geroxeago ireki dute erabat errepidea.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, A-15 errepideko 144. kilometroan izan da ezbeharra, Berastegin, Gorosmendiko tunelaren parean.
Kamioiaren matxuraren ondorioz, autobidea itxita egon da bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira.
Ezbeharra by-pass bat dagoen obra-eremu batean gertatu da.
¿¿ Kontuan hartzekoa / A tener en cuenta ¿ https://t.co/roANXRf8PP
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) December 13, 2024