Itxi

Gizartea

ELURRA

Bernedo eta Herrera mendateak itxita, elurragatik

Agentziak | EITB Media

Nafarroan, Belaguako aterperako errepidea itxi dute, baita Larraineko mendaterako bidea eta NA-2012 (Otsagabia-Irati) errepidea ere.

  • Herrerako mendatea, artxiboko irudi batean

    Herrerako mendatea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Izaskun Vallejo

Azken orduetan Euskal Herrian botatako elurrak arazoak eragin ditu euskal errepideetan.

Araban, Bernedo eta Herrerako mendateak itxi egin dituzte elurragatik, eta kateak behar dira Urduñan (Araba) eta Zaldiaranen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak arretaz gidatzeko eskatzen du Gasteizko mendatean, Azazetan eta Opakuan, Araban, eta Azkaraten, Etzegaraten, Mandubian, Otsarten eta Urton, Gipuzkoan.

Nafarroan, berriz, Belaguako aterperako NA-137 errepidea itxi dute, 47. kilometrotik aurrera, baita Larraineko mendaterako bidea ere, 6. kilometrotik aurrera, eta NA-2012 (Otsagabia-Irati) errepidea, 7. kilometrotik.