Gizartea
Loiuko aireportua
Hegaldi zuzenak egongo dira Bilbo eta Stockholm artean datorren udatik aurrera
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Norwegian konpainiak bi hegaldi jarriko ditu astean (astearte arratsaldeetan eta larunbat goizetan), ekainaren 14tik aurrera. Hegaldiak gaurdanik hartu ahal dira.
-
Loiuko aireportua. Argazkia: EITB Media
Kostu txikiko Norwegian airelineak Bilbo eta Stockholm-Arlanda (Suediako hiriburutik 42 kilometrora dagoen aireportua) lotuko ditu datorren udatik aurrera.
Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, astean bi hegaldi jarriko ditu Norwegianek ekainaren 14tik aurrera: astearte arratsaldeetan eta larunbat goizetan. Hegaldiak gaurdanik hartu ahal dira.
Oharrean jasotakoaren arabera, "aspaldi eskatutako lotura bat da" aipatutako hori.