Gizartea
Sexu-abusuak
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Bizkaiko eskola batean adingabeen aurka ustez izan diren sexu-erasoengatik
agentziak | eitb media
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak oraingoz ez du datu gehiagorik eman kasuaren inguruan, baina salaketa izan dela eta ikerketa abian dagoela baieztatu du.
-
Ertzaintzak ikerketa abiatu du sexu-abusuen kasua argitzeko. Argazkia: EITB MEDIA
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Bizkaiko eskola batean adingabeen aurka izan diren ustezko sexu eraso batzuen harira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iturriek oraingoz ez dute datu gehiagorik eman kasuaren inguruan, baina salaketa izan dela eta ikerketa abian dagoela baieztatu dute.
Hezkuntza Sailak baieztatu du zentroak bete duela kasu hauetarako aurreikusitako protokoloa.
Correo egunkariak zabaldu duenez, 5 urteko haurrak lirateke kasua argitara eman dutenak.