Itxi

Gizartea

Reala-Ajax

Ertzaintzak Ajaxeko 20 bat zale identifikatu ditu istilu aipagarririk gabeko jardunaldi batean

Agentziak | EITB Media

18:00etatik aurrera, Ertzaintza Ajaxeko zaleak zaintzen ari zela, batzuek objektuak jaurti dituzte ertzainen aurka, eta beste batzuk Garcia Lorca pasealekuaren parean segurtasun hesia gainditzen saiatu dira, eta, beraz, agenteek indarra erabili behar izan dute haiei eusteko.

0:42
Ajax taldeko ultrak. Argazkia: EFE.

Ertzaintzak 20 bat zale identifikatu ditu gaur Donostian Realaren eta Ajaxen arteko futbol partidarako jarritako segurtasun dispositibo berezian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gainera, miaketetan hainbat makila atzeman dizkiete.

18:00etatik aurrera, Ertzaintza Ajaxeko zaleak zaintzen ari zela, batzuek objektuak jaurti dituzte ertzainen aurka, eta beste batzuk Garcia Lorca pasealekuaren parean segurtasun hesia gainditzen saiatu dira, eta, beraz, agenteek indarra erabili behar izan dute haiei eusteko.

Gertakari horiek direla eta, 20 pertsona inguru identifikatu dituzte, baina ez dute jarraitzailerik atxilotu. Egun osoan zehar, Ertzaintza eta Udaltzaingoa hirian zehar ibili dira, "elkarbizitza eta hirian lan-egun bateko ohiko jardueren garapena bermatzeko, partidaren aurreko giroan".

Herbehereetako 2.000 zale inguru iritsi dira Gipuzkoako hiriburura, eta horien artean gutxienez 100 ultra partidarako sarrerarik gabe etorri direla uste da.

Donostiako Udalak, Realak, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun dispositibo berezia antolatu dute Realaren eta Ajaxen arteko futbol norgehiagoka dela eta.

Dispositiboaak batez ere Amara Berri auzoko eta Anoeta inguruko trafikoari eragin dio.

Goiak nahiago zukeen Ajaxi sarrerarik ez saldu

Donostiako alkateak deitoratu egin du "ospakizunerako arrazoi izan beharko lukeen" hitzordu batek azkenean "pertsona batzuen jokabideagatik buruhausteak eragitea". Goiak ziurtatu duenez, "nahiago izango zukeen Ajaxen jarraitzaileei sarrerarik saldu ez balitzaie, tankerako beste partida batzuetan izan duten portaera ikusita".

"Horretan jarri nahi dut arreta; azkenean badirudi erantzukizuna ez dela inorena, baina ez. Hemen gaizki portatzen den jendea dago. Ajaxen zaleak dira, eta hemengo batzuk ere bai. Dena esango dugu, eta, zoritxarrez, horrek dispositibo bat prestatzera behartzen gaitu", erantsi du.