Gizartea
LEHERKETA
Gutxienez bi pertsona hil dira Alacanteko plastiko enpresa batean izandako leherketan
AGENTZIAK | EITB Media
Itxura guztien arabera, galdara batek eztanda egin du eta lantegiko sabaiaren eta hormaren zati batzuk eraitsi egin dira.
Ezbehar larria gertatu da gaur goizean Alacanteko Ibi udalerrian, eta bi pertsona hil dira plastiko enpresa batean izandako leherketan, Alacanteko Diputazioko suhiltzaileek zabaldutako informazioaren arabera. Halaber, gutxienez bi pertsona larri zauritu dira eta pertsona baten bila ari dira.
Suhiltzaileak ez ezik, osasun larrialdietako zerbitzuak joan dira istripuaren tokira zaurituak artatzera. Gainera, hondakinen azpian harrapatuta gelditu diren pertsonen bila ari dira.
Antza denez, 12:00ak aldera enpresa bateko galdarak eztanda egin du eta lantegiko sabaiaren eta hormaren zati batzuk eraitsi egin dira.