Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Agurainen, urruntze agindua urratzea eta bikotekideari sexu erasoa egitea leporatuta

EITB MEDIA

19 urteko atxilotua epailearen esku utzi du gaur goizean Ertzaintzak, behin izapideak amaituta. Biktima osasun zentro batean artatu behar izan dute.

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du bart Agurainen, bikotekideari sexu erasoa egitea eta lesioak eragitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Gizonak emakumearekiko urruntze agindua zuen. Biktima osasun zentro batean artatu behar izan dute.

Erasoa atzo goizaldean gertatu zen Arabako Lautadako udalerri batean, Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketaren arabera.

Atzo goizean bertan, Ertzaintzak ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuen Agurainen.

Atxilotua lehenago ere ikertu zuten, bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Ertzaintzak izapideak amaitu ostean, atxilotua goizean eraman dute epailearen aurrera.