Itxi

Gizartea

Alerta meterologikoa

Lapurdiko hegoaldea argindarrik gabe geratu da hainbat orduz haizearen ondorioz

EITB Media

Enedis argindar enpresak jakinarazi duenez, haizeak eragindako "gertakari bat" izan da, eta, ondorioz, argindarrik geratu dira hamaika udalerri: Donibane Lohizune, Azkaine, Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatu, besteak beste. Ordu batzuk behar izan dituzte zerbitzua lehengoratzeko.

  • Donibane Lohizune. Argazkia: Isabel Viguria Garcia-Vaquero.

    Donibane Lohizune. Argazkia: Isabel Viguria Garcia-Vaquero.

Haizeak buruhauste handiak eragin ditu Ipar Euskal Herrian. Ez alferrik ezarri dute alerta laranja bertan. 

Haizearen ondorioz, igande goizean argindarrik gabe geratu dira Lapurdi hegoaldean milaka etxe.

Enedis argindar enpresak jakinarazi duenez, haizeak eragindako "gertakari bat" izan da, eta, ondorioz, argindarrik gabe geratu dira hamaika udalerri: Donibane Lohizune, Azkaine, Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatu, besteak beste.

Zonaka hasi dira argindar zerbitzua lehengoratzen, eta ordu batzuk behar izan dituzte arazoa erabat konpontzeko.