Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon batek bere emaztea hil du Sevillan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Emaztea hil ostean, bere buruaz beste egin du. Estepa udalerrian jazo da, eta erasotzaileak su-arma bat erabili omen du.

Gizon batek bere emaztea hil du Estepan (Sevilla), eta bere buruaz beste egin du gero, Estepako Udaltzaingoko iturriek jakitera eman dutenez.

Igande goizaldean gertatu omen da guztia, 04:00ak aldera, udalerri horretako Granada kalean. Antza, gizonak emaztea tiroz hil du, eta bere buruaz beste egin du gero.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.