Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Emakume gazte batek sexu-erasoa egin diotela salatu du Leioan

EITB MEDIA

Hainbat iturriren arabera, litekeena da biktima adingabea izatea. Erasoa ostiralean jazo zen, eta ordu gutxi batzuk geroago jarri zuen salaketa ertzain-etxean. Ez dute horren inguruko informazio gehiagorik eman.

Emakume gazte batek sexu-erasoa egin diotela salatu du Leioan (Bizkaia), Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Ikerketa abiatu dute horren nondik norakoak argitzeko.

Hainbat iturriren arabera, litekeena da biktima adingabea izatea. Erasoa ostiralean gertatu zen, eta ordu gutxi batzuk geroago jarri zuen salaketa ertzain-etxean.

Ertzaintzak ez du horren inguruko informazio gehiagorik eman.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.