Gizartea
Istripu larria Gipuzkoan
Pertsona bat hil da Eibarren, bi autok aurrez aurre talka eginda
EITB Media
Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu da, N-634 errepidean. Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.
Pertsona bat hil da gaur gauean bi ibilgailuk talka eginda, N-634 errepidean, Eibarren (Gipuzkoa).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, istripu larria 21:00ak aldera gertatu da, bi autok aurrez aurre talka egin dutenean.
Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.
Bertaratutako osasun-zerbitzuek horietako baten heriotza baieztatu dute. Bestea zauritu egin da, eta Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren inguruabarrak argitzeko.