Gizartea
Uraren kalitatea
Astrabuduko eta Leioako txorrotaren uraren egoera normalizatu egin da, sarean sedimentuak aurkitu ostean
NAIARA BALLESTEROS | EITB MEDIA
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uraren kalitatearen analisiak egin ditu, eta dagoeneko kontsumorako egokia dela zehaztu du. Hala ere, ura isurtzen uztea eta etxeko sarea purgatzea gomendatu dute.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi duenez, kontrol guztiak egin ondoren, Astrabuduan eta Leioan egoera normalizatu egin da, eta, beraz, txorrotako ura kontsumi daiteke uhertasunak kaltetutako eremu guztietan.
Adituek etxe guztietan ura isurtzen uzteko eta etxeko sarea purgatzeko gomendatzen dute, hondar-uhertasuna duen ur pixka bat gera baitaiteke oraindik.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ura ez kontsumitzeko gomendioa eman du goizean Astrabuduan (Erandio) eta Sarrienan (174-182), Sarrienako eta Askartzako (Leioa) kirol instalazioetan, hornidura sarean partikula esekiak egon zitezkeelakoan.
Uraren kalitatea aztertu ostean, agintariek zerbitzua berrezartzeko erabakia hartu dute.