Gizartea
Valentzia
Valentziako telebista publikoko zuzendari nagusiak dimisioa eman du Mazonen bazkariaren ostean
Agentziak | EITB MEDIA
Alfred Costak ohar bat bidali die komunikabideetako hainbat zuzendariri, karguari "arrazoi pertsonalengatik" uko egin duela iragartzeko.
Alfred Costak À Punt Valentziako telebista publikoko zuzendari nagusi izateari utzi dio, "arrazoi pertsonalengatik". Karguan lau urte eta erdi eman ditu, eta berak eman du dimisioaren berri, komunikabideetako hainbat zuzendariri igorritako ohar baten bidez.
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak uholdeen egunean, urriaren 29an, Maribel Vilaplana kazetariarekin À Punt telebista autonomikoa zuzentzeko aukerari buruz hitz egiteko "lan-bazkari pribatua" egin zuela jakin ondoren egin dio uko karguari.
Zabaldutako ohar horretan, Alfred Costak ziurtatu du langile-taldearen zati handi baten eta zuzendaritza-taldeen "esfortzu titanikoa eta sakrifizio pertsonala" nabarmendu behar direla, uholdeen "aparteko jarraipenak" iraun bitartean, eta, horri esker, kateari "herritarren zati handi batekin inoiz ez bezala konektatzea" ahalbidetu diola.