Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Pasaian bikotekidea hiltzen saiatzeagatik atxilotutako gizonari

EITB MEDIA

Gainera, epaitegiak debekatu egin dio akusatuari biktimarekin komunikatzea edo harengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea.

  • Hilketa saiakera salatzeko elkarretaratzea, Pasaian. Argazkia: EITB MEDIA

    Hilketa saiakera salatzeko elkarretaratzea, Pasaian. Argazkia: EITB MEDIA

Donostiako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak behin-behinean espetxeratzeko agindua ezarri dio joan den igandean Pasaian atxilotutako 35 urteko gizonari, genero-indarkerian egindako hilketa saiakera egotzita.

Halaber, epaitegiak babes-neurri bat eman du, eta, horren bidez, akusatuari biktimarekin komunikatzea edo harengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea debekatu dio.