Gizartea
TRAFIKOA
Bi kamioiren arteko talkak auto-ilara handiak sortu ditu AP-8an, Irunen
eitb media
Dagoeneko Baionako noranzkoan ireki dute errepidea, eta Donostiarako bideko erreietako bat.
AP-8 autobidea itxi egin dute gaur goizean bi noranzkoetan, bi kamioiren arteko talkak eraginda. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioietako batek su hartu du, baina oraindik ez dute jakitera eman zauriturik egon den.
Ezbeharra 09:30ean gertatu da Katea inguruan, eta auto-pilaketa luzeak sortu dira. 10:30erako ilarak mugaraino iristen ziren, baina 10:15 aldera bidea ireki egin dute Baionako noranzkoan, eta erreietako bat Donostiarako bidean.