Itxi

Gizartea

Bizkaia

Iturriko ura edateko baimena eman du Ur Partzuergoak Erandion, Loiun eta Zamudion

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pixkanaka gardentasuna berreskuratu du, eta 21:00ak aldera bere onera itzuli da uraren egoera.

  • Iturri bat

    Iturri bat

Erandion, Loiun eta Zamudion iturriko urik ez edatea gomendatu zuen atzo Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, eta gaur iluntzean bere onera itzuli da egoera. Mungian, Barrikan eta Leioan ere uhertuta atera da ura tarteka. Kasu guztietan gomendatu dute behin iturria irekita ura irteten uztea, eta sarea purgatzea. 

Atzotik, uhertasuna eragin zuen matxura gertatu zenetik, uraren egoera aztertzen aritu dira, 21:00ak aldera arazoa konponduta zegoela jakinarazi duten arte.

Ur Partzuergoak barkamena eskatu du eragindako eragozpenengatik.

Larunbatean sare nagusiko hoditerian izandako matxurak iturrietara iristen den ura zikindu zuen, eta, ondorioz, Ur Partzuergoak iturriko ura ez edateko gomendatu zuen.