Itxi

Gizartea

Goialdeko depresioa

Sanchezek agerraldia eskatu du Kongresuan azaroaren 27an goialdeko borraskari buruzko azalpenak emateko

AGENTZIAK | EITB Media

Datorren asteazkenean, azaroaren 20an, Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroaren txanda izango da.

  • Sanchez, UMEko ordezkari batekin. Argazkia: EFE

    Sanchez, UMEko ordezkari batekin. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak goialdeko depresioari buruzko azalpenak emateko agerraldia eskatuko du astelehenean Diputatuen Kongresuan.

Estatuko Komunikazio Idazkaritzak jakinarazi duenez, Sanchezek datorren astean Brasilen egingo den G20aren goi-bileran parte hartuko duenez, azaroaren 27rako aurreikusi dute Kongresuko agerraldia.

Ez da goialdeko depresioari buruzko azalpenak emateko Gobernuko ordezkari batek egingo duen lehen agerraldia izango, aurretik Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak Kongresuan eta Margarita Robles Defentsa ministroak Senatuan egin dutelako.

AEMETek, UMEk eta Espainiako Gobernuak ezbaian jarri dituzte Mazonen adierazpenak
   
Gainera, asteazken honetan, azaroaren 20an, Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroa joango da Kongresura azalpenak ematera.