Itxi

Gizartea

Eguberriak

Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak euskal hiriburuetan?

EITB Media

Bilbon, milioi eta erdi LED argi jarri dituzte, eta Areatzako izotz-pista jartzen hasi dira. Gainera, bi argi instalazio handi jarriko dituzte, horietako bat Moyua plazan. Donostian, Alderdi Ederreko noria erraldoia martxan da jada.

  • Gabonetako argiak, Gasteizen. Irudia: EITB

    Gabonetako argiak, Gasteizen. Irudia: EITB

Kaleetan gabon giroa sumatzen da dagoeneko. Donostian, Alderdi Ederreko noria erraldoia martxan da jada, eta dendetako erakusleiho asko ere apainduta daude. Era berean, loteria-saltokietan gero eta ilara luzeagoak ikusten dira, eta berokiak armairutik ateratzeko unea ere iritsi da.

Testuinguru horretan, Gabonetako argiak pizteko ere gutxi falta da. Gasteiz izango da Euskal Herriko lehen hiriburua argiak pizten, azaroaren 22an egingo baitu, ondoren Bilbon piztuko dituzte, hilaren 27an, eta Donostian, Baionan eta Iruñean, berriz, azaroaren 29an piztuko dituzte, San Saturnino egunean, hain zuzen ere.

Bizkaiko hiriburuan, milioi eta erdi LED argi jarri dituzte, eta Areatzako izotz-pista jartzen hasi dira. Gainera, bi argi instalazio handi jarriko dituzte, horietako bat Moyua plazan. Bilboko Udalak ez du oraingoz xehetasunik eman, baina, antza denez, argia eta soinua uztartuko dituzte.