Itxi

Gizartea

2011ko datuak

Lapurretek gora egin dute Euskadin, krisi ekonomikoaren ondorioz

Erredakzioa

Kriminalitate-tasa jaitsi egin da, baina krisiarekin lotuta egon litezkeen delituek gora egin dute.

01:26
Lapurretek gora egin dute Euskadin, krisi ekonomikoaren ondorioz

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak azaldu duenez, kriminalitate-tasa % 3,47 jaitsi zen iaz erkidegoan, baina krisi ekonomikoarekin lotuta egon litezkeen delituek gora egin zuten, iruzurrak eta lapurretak, kasu.

Kriminalitatea hiru lurralde historikoetan jaitsi zen: % 5,9 Gipuzkoan, % 4,7 Bizkaian eta % 0,6 Araban.

Nolanahi ere, Calparsoro kezkatuta agertu da, bortxaz egindako lapurretak eta etxebizitza okupatuetan egindako lapurretak hazi egin baitziren, krisi ekonomikoaren ondorioz, antza.

Besteak beste, adingabeak mantentzeko pentsioa ordaintzen ez dutenak eta Ogasun publikloaren aukako delituak ere ugaritu egin ziren.

Fiskalburuak ohartarazi duenez, krisi ekonomikoa "tentsio-iturria" izan liteke sendietan, eta, beraz, genero indarkeria delituak igo egin litezke.