Gizartea
Goialdeko depresioa
Roblesek agerraldia egingo du asteazkenean Senatuan, goialdeko depresioaren kudeaketaz azalpenak emateko
agentziak | eitb media
PPk asteartean eskatutako agerraldia da, "Ribera presidenteordeak uko egin" ostean.
-
Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak agerraldia egingo du asteazkenean Senatuaren osoko bilkuran, Valentzia eta inguruak jo dituen goi-geruzetako depresio isolatuaren aurrean egin duen kudeaketaz azalpenak emateko.
PPren iturrien arabera, popularrek behartutako agerraldia izango da, asteartean eskatu baitzuten.
PPk premiazko agerraldia eskatu zuen, Kongresuan eta Senatuan, uholdeek sortutako krisia kudeatzen zuzenean aritu ziren Espainiako Gobernuko kideek, hau da, Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak eta Margarita Robles Defentsa ministroak azalpenak eman ditzaten.
"Defentsa ministroak astearteko kontrol saioan parte hartzerik ez zuela esan zuenez, PPk agerraldiaren beharra azpimarratu zuen", esan du Alderdi Popularrak, eta erantsi du PPk Senatuan duen bozeramaileak, Alicia Garciak, "Ribera presidenteordeak azalpenak emateari uko egin ostean" egin ziola eskaria Gobernuari.