Itxi

Gizartea

Goialdeko depresioa

Bizkaiak hirugarren suhiltzaile-talde bat bidaliko du Valentziara, bertan lanean ari dena ordezkatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 17 kide joango dira Valentzia aldera (12 suhiltzaile, bi kabo, ofizial bat, sarjentu bat eta guardia nagusi bat), materiala eramango dute, eta hiru egun emango dituzte Alfafar eta Massanassa udalerrietan lanean.

  • Bizkaiko suhiltzaile-talde berria, Valentziara bidaiatzeko prestatzen. Iturria: Bizkaiko Aldundia

    Bizkaiko suhiltzaile-talde berria, Valentziara bidaiatzeko prestatzen. Iturria: Bizkaiko Aldundia

Goi-geruzetako depresio isolatuak Valentzian eragindako suntsipenari aurre egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak bertara bidalitako suhiltzaileak txandakatuko ditu, larunbat honetan bertara bidalitako hirugarren talde batekin, Foru Aldundiak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Valentziara bidalitako taldea Bizkaiko foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 17 kidek osatzen dute; izan ere, 12 suhiltzaile, bi kabo, ofizial bat, sarjentu bat eta guardia nagusi bat joango dira Valentzia aldera.

Bizkaiko suhiltzaileak Alfafar eta Massanassa udalerrietan izan dira lanean, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako operatiboaren barruan.

Bizkaiko Suhiltzaileen hirugarren taldeak materiala eramango du, eta hiru egun emango ditu zonalde horretan lanean.